NOR GAREN


Gure elkartea ekimen pribatutik sortu zen, Madrilen, joan den mendeko 50eko hamarkadaren hastapenean, Arteplástica zuela izen. Garai hartan, plastikoen “mundutxoa” ez zegoen garatuta Espainian, hasiberria baitzen, eta gu izan ginen lan arlo horretan aitzindariak.

Gure lehenengo jarduera hainbat materialen salmenta eta instalazioa izan zen, hala industriarako nola apainketarako, eta, beste izen batez, eskumeneko enpresa bat ere antolatu genuen, bigarren mota horretako materialak urte batzuetan merkaturatzeko. 1985ean, Gabriel Lobo kaleko 14ra lekualdatu eta bertan jardun genuen 1991ren azkenera arte, metil polimetakrilatozko xaflak merkaturatzen, gero eta ardura handiagoz. Urte asko igarota, produktu hori ospetsu egin zen, eta gaur egun, hizkera arruntean, metakrilatoa esaten zaio.

70eko hamarkadatik aurrera, enpresaren ardatz behinena eta euskarri sendoena, zalantzarik gabe, metakrilatoarekin lotua zen; horretan espezialistak ginen. 1983an, elkarte anonimo bihurtu zenean, enpresak oraingo izena hartu zuen: Comercial Arteplástica S.A.

Legazpiko aldian (Teniente Coronel Noreña kaleko 22an geundela), 1992tik 2002ren erdialdera, gure enpresari bultzada handia eman genion, lanean material plastiko berriak erabiltzen hasita, besteak beste, polikarbonatoa, PVC, poliestirenoa, eta euskarri eranskor malgu berri bat, hots, biniloa – funtsezko materiala berau errotulazio eta inpremaketa digitalerako -, eta horrela jarraitu genuen, produktu-sorta zabala osatzera heldu arte.

Hain zuzen ere, 2002an Comercial Arteplásticak bilakaera nabarmena izan zuen. Instalazioak oraingo kokalekura ( La Cantueña Industrialdera) ekarri eta, aldi berean, Bartzelonako ordezkaritza (Fogars de la Selva-n) eta Salamancakoa (Villares de la Reina-n) ireki genituen, gure produktu-sortari aluminiozko profil anitz gehituta.